Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2018
-ANAWIN proiektuaren 2. astea: Saioan zehar, Jesusen garaiko gizartearen banaketaren piramide bat egin dugu guztiok batera. Argi eukitzeko, koadernoan marraztu egin dugu piramidea eta horrela ikus egin izan dugu Jesusen garaiko gizartea nolakoa izan zen. Hainbat gauza ikasi ditut piramideari eta nire taldekideei buruz, zeren hasi garenean planifikatzen nola egingo genuen ikusi dut ondo antolatu garela eta horrekin gauza asko lortu ditugu, adibidez gaur, guztiok batera lan egitea eta proiektua aurrera eramatea. Gaur ondo egin duguna da guztiok batera proiektua aurrera eraman dugula, besteak besteei errespetatu garela eta hainbat gauza egin ditugula. Nire ustez, hizkuntzarena eta hitz egitearena hobetuko nuke zeren batzuetan hitz egiten hasten gara eta azkenean erderaz hitz egiten amaitzen dugu. Hurrengo asterako pendiente ditugun gauzak hauek dira; piramidearekin jarraitzea eta amaitzea eta talde erlijiosoak eta erlijio erakundeekin egiten hastea.
-ANAWIN proiektuaren 1.go astea: Aste honetan, Anawin-eko eta QR kodigoen informazioa bilatu dugu, oso interesgarria izan da. Hainbat gauza ikasi ditut Anawin-i eta QR kodigoei buruz eta nahiko pozik nago. Anawin-i buruz zer esan nahi duen bere hitza eta nolakoa den bere bizitza ikasi dut eta QR kodigoei buruz nola sortu eta irakurtzen den. Gaur lan ona egin dugula uste dut zeren dena orden batean euki dugu eta ere nahiko ondo koordinatu gara guztiok batera. Horrez gain, talde lana zer garrantzitsua den ere ikasi dut. Nahiz eta gauza horiek ondo euki, euskararena eta hitz egitearena hobetuko nuke zeren asko entretinitzen gara hitz egiterakoan eta horrela denbora galtzen dugu lana aurreratzearen ordez. Hurrengo asterako pendiente duguna, Jesusen garaiko gizartearen piramidearekin hastea eta antolatzea zer material eramango ditugun hurrengo asterako.
-ANAWIN proiektuaren hasiera: Gaur Kq klasean, Anawin proiektuaren aurkezpena egin digu. Proiektu honetan, Jesusen garaiko gizarteari buruz lan egingo dugu. Hainbat gauza egin beharko ditugu proiektuan zehar ; QR sortu eta irakurri, Jesusen garaiko gizartearen piramidea, erromatarren menpean egotearen onurak eta betebeharrak, talde erlijiosoak, erlijio erakundea. Lan hau egiteko, modu bisualean eta 3D-ko maketa bat egin behar izango dugu. Lan hau egiteko taldekideak Asier Bengoa, Alex Val, Mikel Posada eta Leire De Andrés gara. Asier bozeramailea da; Alex koordinatzailea; Mikel ikuskatzailea eta ni antolatzailea naiz. Hurrengo egunean, QR kodea sortuko dugu eta Anawin-i buruzko informazioa bilatzen hasiko gara. Hau egin eta gero, Jesusen garaiko gizartearen piramidea eta erromatarren menpean egotearen onurak eta betebeharrak egingo ditugu. Gero, talde erlijiosoak eta erlijio erakundeak eta azkenengo klasean, guztiok batera ondorioak aterako ditugu. Proiektu hau  ondo aterako