-EXTRA, EXTRA  proiektuaren hasiera:

Proiektu honetan, egunkari bat egin beharko dugu, baina ez gaurko garaiari buruz, baizik eta, Jesusen garaiari buruz. Garai horretan gertatutako gauzak berri batean kontatu beharko ditugu, garai honetan gertatzen diren bezala.

Taldekideak hauek dira: Danel Espiau, Izaro Macías, Alex Val eta Leire De Andrés.
Danel bozeramailea da; Izaro koordinatzailea; Alex ikuskatzailea eta ni antolatzailea naiz.

Lan hau egiteko zortzi aste ditugu, hau da, hamasei ordu amaitzeko egin beharreko lana. Aste bakoitzean bi ordu ditugu.


-EXTRA, EXTRA proiektuaren 1.go astea:

Lehenengo saioan ez zigun denbora asko eman proiektuarekin hastea, bakarrik rolak gure artean banatzeko eta adosteko, hori egitean, ikusi egin dut nire taldekideek nola pentsatzen duten eta nola planifikatzen diren. Oraindik proiektuarekin ez garenez hasi, ez dakigu zer egin dugun ondo edo zer hobetu behar dugun, horregaitik ahal dugun hoberen egingo dugu denak.

Hurrengo asterako, pendiente ditugun gauzak hauek izango dira: Bibliatik eta liburutik ideiak hartzea, berriekin hastea eta gauza gehiago egitea.

Comentarios

Entradas populares de este blog